Ekonomia -
Lan istripua
Langile bat larri zauritu da Txurdinagan, teilatu batetik erorita
Ezbeharra Bilboko auzoko kiroldegian gertatu da. 27 urteko langilea Basurtuko ospitalera eraman dute, larri.
Erredakzioa
27 urteko langile bat larri zauritu da Txurdinagako kiroldegian (Bilbo), teilatutik erorita, Radio Euskadi irratiak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 12:20 aldera gertatu da. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik langilea teilatutik erori da. Gaztea Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute.
Gaur bertan ELA sindikatuak 2013ko lan istripuen datuak jakitera eman ditu. Datu "kezkagarriak" direla ohartarazi du sindikatu abertzaleak. Lan istripuek iaz 55 hildako utzi zituztela azaldu du ELAk, nahiz eta Osalanek 46 hildako zenbatu.
EAEko hiru lurraldeetan hildakoen kopuruak behera egin du, baina krisia kontuan hartuta istripuen kopurua "oso handia da oraindik", sindikatuaren hitzetan.
Lanera bidean jasotzen diren ezbeharrek gora egin dute, eta baita bajarik gabe konpontzen direnek ere.