Ekonomia -

Hazkundea

Espainiako ekonomiak %0,4 egin zuen gora lehen hiruhilabetean

Estatistikako Institutu Nazionalak konfirmatu duenez, Espainiako ekonomiak bi hamarren egin zuen gora 2014ko lehen hiruhilabetean, 2013ko azken hiruhilabetearekin alderatuz.

Foto: EFE
Foto: EFE
Foto: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatistikako Institutu Nazionalak jakitera eman duenez, Espainiako ekonomiak %0,4 egin zuen gora 2014ko lehen hiru hilabeteetan, 2013ko azken hiruhilabetean izan zena baino bi hamarren gehiago.

Horrela, urteko lehen hiruhilabeteko batez bestekoa (2013ko garai berarekin alderatuz) %0,6koa izan zen, aurreko hiruhilabetearekin alderatuz, %0,2 gutxiago.

Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, eskari nazionalaren ekarpenari dagokio hobekuntza hori, kanpoko eskari gutxiago izan direla orekatuz.

Institutuak aurreratu duen datua iragan astean Espainiako Bankuak emandako datuekin bat egiten du.

Badago aldaketarik urteko hazkundeari dagokionean, ikuskatzaileak %0,5ekoa izango zela aurreratu baitzuen.

Edonola ere, lehenengo urteko tasa positiboa da, azken bederatzi hiruhilabeteetan negatiboa izan ostean.

Enpleguari dagokionean, 2013ko azken tartean antzeman zuten hobekuntzarekin jarraitzen da, Gizarte Segurantzan jende gehiagok eman baitu izena.

Espainiako Bankuak kontratazioaren datu ona goraipatu du. Halere, gehiena aldi batekoa eta lanaldi murriztukoa dela azaldu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea