Ekonomia -

Eustat

EAEko ekonomiak %0,4 egin du gora aurtengo lehen hiruhilekoan

EAEko Barne Produktu Gordinak %0,3 egin du gora, iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

EAEko ekonomia %0,4 hazi da urtebetean

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ekonomiak %0,4 egin du gora urteko lehen hiruhilekoan, iazko epealdi berarekin alderatuz gero. Azken bederatzi hiruhilekoetan negatiboa izan ostean, urteko tasa positiboa izan du gainera.

Eustatek EAEko 2014ko lehen hiru hilabeteetako datuak jakinarazi ditu.

Euskadiko Barne Produktu Gordinak %0,3 egin du gora iazko lehen hiru hilabeteekin alderatuz, egutegiari lotutako lan gorabeherak baztertu eta gero.

Urtebetean, Espainiako ekonomiak 0,1 egin du gora, %0,4ko hazkundean kokatu arte, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera.

Aurreko urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, EAEko urtebeteko aldakuntzaren tasa (% 0,4) azken urteko laugarren hirulekoan baino 0,7 handiagoa da (%-0,3).

Azken bederatzi hilabeteetan tasa negatiboa izan ostean, urtebeteko tasa positiboa lortu da, baina Espainiako ekonomiak lortutako 0,6a baino 0,2 txikiagoa.

Enpleguan, lanaldi osorako kontratatuak soilik kontuan hartuta , %0,1eko jaitsiera izan du urtebeteko tasak.

Urteko tasari dagokionez, %0,5 egin du atzera enpleguak, aurreko denboraldietan lortutakoa baino gutxiago.

"Oraindik, krisian murgilduta"

Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua "pozik" agertu da datuokin, baina garbi utzi du honek ez duela esan nahi "krisitik atera garenik, ezta gutxiagorik ere". "Hazkundea joera aldaketa bat baino ez da, oso txikia, oraindik", esan du.

Getarian, antxoaren 2014ko kanpainaren datuen aurkezpenean, egin ditu adierazpenok Tapiak. Bere hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak baieztatu egin dituzte Barne Produktu Gordinaren azken datuek, eta, horien arabera, "etenik gabeko beherakadaren ostean, joera aldatzen hasi da eta goranzko bidea hartu du ekonomiak".  Dena dela, gogorarazi du "hazkundeak gutxienez %1ekoa izan behar duela enplegua sortzeko". Mezu baikorra helarazi nahi izan dio gizarteari sailburuak, bere aburuz, "okerrena pasatu delako".  Halere, oraindik, egoera oso zailean gaudela, krisian murgilduta, eta hazkunde handiagoa beharrezkoa dela enplegua sortzeko nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea