Ekonomia -

Europako Banku Zentrala

EBZk ekainean neurriak hartuko dituela aurreratu du Draghik

Inflazio baxuegi baten eta euroaren garestitzearen aurkako neurriak ekainean egin beharreko bileran hartuko dituztela iragarri du Europako Banku Zentraleko presidenteak.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea. Argazkia: EFE
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inflazio baxuegi baten arriskuei aurre egiteko eta euroaren garestitzea oztopatzeko neurriak ekainean egin beharreko bileran hartuko dituztela iragarri du gaur Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak. Euroa 1,40 dolarretan kokatu da ostegun honetan, azken bi urte eta erdiko markarik garestienean, alegia.

"Gobernu Kontseilua datorren bileran neurriak hartzeko ideiarekin konforme dago", adierazi du Draghik. Hala ere, "inflazioaren eboluzioarekin pozik ez" daudela goraipatu du EBZko presidenteak. Ekaineko datuak ezagutu eta gero, "neurriak hartzeko adostasuna egongo da eta ez dugu etsiko", Draghiren ahotan.

"Ekainean egin beharreko bileraren aurretikoa izan da gaurkoa", azaldu du Draghik prentsaurrekoan. Bestalde, interes-tasak % 0,25ean egonkor mantentzea erabaki du EBZk.

Monetaren garestitzea

Era berean, euroaren bilakaera "oso gertutik" jarraituko dutela esan du moneta politikako arduradun nagusiak.

"Prezioen egonkortasuna lortzeko orduan truke tasak kezka handia sortzen du, eta ondorioz, aurre egin beharko diogu", adierazi du Draghik.

Zentzu horretan, beharrezkoa izango balitz erakundea azkar ekiteko prest dagoela ziurtatu du EBZko presidenteak. Egoerak agintzen badu, ezohiko neurriak hartzeko aho bateko adostasuna dagoela errepikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea