Ekonomia -
Metalaren sektorea
Hitzarmenerako proposamena azaltzeko eskatu dio LABek Confebaski
Negoziazio kolektiboa blokeatzen ari dela berriz aurpegiratu dio sindikatuak EAEko patronalari, Metalaren sektorean bereziki, "eskubideak murrizten diren kasuetan soilik hitzarmenak nahi dituelako".
Erredakzioa
Euskadiko Metalaren sektorerako hitzarmen kolektiboa adosteko bere proposamena "argi, publikoki eta ofizialki" azaltzeko eskatu dio gaur LAB sindikatuak Confebask patronalari. Sektoreko 100.000 langile baino gehiagok hitzarmena berritu gabe dute.
Negoziazio kolektiboa blokeatzen ari dela berriz aurpegiratu dio sindikatuak EAEko patronalari, Metalaren sektorean bereziki, langileen "eskubideak murrizten diren kasuetan soilik hitzarmenak nahi dituelako".
"Sektoreko hitzarmenetan ezin izan du lortu. Orain enpresetan lortu nahi du", ohartarazi du sindikatu abertzaleak.
Patronalaren estrategia ikusita, "antzerkietan parte hartuko ez" duela aurreratu du LABek. Jarrera "zuzenean" azaltzeko sektoreko enpresaburuekin bilerak eskatuko dituela iragarri du sindikatuak.