Ekonomia -

Manifestazioa Bilbon

LAB: 'Confebaskek industrian oinarritutako eredua akabatu nahi du'

Industria sektoreko LAB sindikatuko ehunka ordezkarik manifestazioa egin dute Bilbon. Protesta amaitu ostean adierazpenak egin ditu Etxaidek.

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebaskek industrian oinarritutako euskal eredu ekonomikoa akabatu nahi duela salatu du gaur Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiak. Sindikatu abertzalearen ahotan, patronalak espekulazioaren aldeko apustua egin du.

Industria sektoreko LAB sindikatuko ehunka ordezkarik manifestazioa egin dute gaur, Bilbon. Protesta amaitu ostean adierazpenak egin ditu Etxaidek.

Enpleguaren eta industriaren egoera salatzeko heburua zuen mobilizazioak. Protesta Confebasken egoitzan bukatu da.

Etxaideren hitzetan, "industria Euskadiko oinarri eta motor gisa defendatzen ari garen bakarrak langileak gara gatazka konkretuetan, erakundeen laguntzarik gabe".

Finantza sistema eta energia multinazionalak

Confebask finantza sistemaren eta energia multinazionalen ordezkaria dela ohartarazi du LABeko buruzagiak.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak Confebasken politika "babesten" duela salatu du Etxaidek. "Ezinezkoa litzateke aurrera ateratzea Gobernuaren babesik gabe, horretarako baldintza juridikoak eta administratiboak behar dituelako", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak LAB Ekonomia Gaurko titularrak Albisteak Manifestazioak gaur Industria sektorea gaur