Ekonomia -
Eustaten datuak
Etxeko kontsumoak gora egin du EAEn, 2010etik lehen aldiz
2013ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Barne Produktu Gordina % 0,4 hazi da, azken bederatzi hiruhilekoetan tasa negatiboak eman ostean.
Erredakzioa
Etxeko kontsumoak gora egin du 2014ko lehen hiruhilekoan EAEn, 2010eko amaieratik lehen aldiz. Urtetik urterako tasaren % 0,2 izan da eta bigarren hiruhilekoz jarraian hazkundea % 0,1ekoa izan da.
Datuok Eustatek iragarri ditu, urteko lehen hiruhilekoari dagokion EAEko Kontu Ekonomikoen datuetan. Aurreko egunetan aurreratu bezala, euskal ekonomia % 0,3 hazi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Hazkunde hori Espainiakoa baino hamarren bat txikiagoa da.
2013ko hiruhileko berdinarekin alderatuta, euskal Barne Produktu Gordina % 0,4 hazi da, azken bederatzi hiruhilekoetan tasa negatiboak eman ostean. Espainiako ekonomiaren kasuan, hazkundea bi hamarren handiagoa izan da.