Ekonomia -

EAJ-PSE ituna

Ituna betetzeko bidean 'atzerapenak' onartu dituzte EAJk eta PSE-EEk

Jeltzaleek eta sozialistek bilera egingo dute hilean behin, 2013an ekonomiari eta fiskalitateari buruz sinatu zuten itunaren jarraipena egiteko.

Pilar Garcia Salazar (EAJ). Artxiboko irudia: EiTB
Pilar Garcia Salazar (EAJ). Artxiboko irudia: EiTB
Pilar Garcia Salazar (EAJ). Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk 2013an sinatu zuten ekonomiari eta fiskalitateari buruzko ituna betetzeko bidean "atzerapenak" onartu ditu Pilar Garcia Salazar EAJren EBBko idazkariak. Hala ere, ituna pauso irmoz aurrera egiten ari dela nabarmendu du.

Bi alderdietako kidez osatutako itunaren jarraipen batzordeak bilera egin du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean, PSE-EEren eskariz; izan ere, sozialistek hainbat neurri ez direla bete salatu dute.

Bileraren ostean, hedabideen aurrean hitz egin du Garcia Salazarrek EAJren izenean. Azaldu duenez, jeltzaleek txosten "xehatua, sakona eta zorrotza" eman diete sozialistei.

Horren esanetan, itunaren betetze-maila "altua" dela ondorioztatu dute bi aldeek, hainbat neurriren garapenean atzerapena badago ere. Garcia Salazarren iritziz, hainbat kontuetan Eusko Jaurlaritza ez den beste erakunde batek dauka eskumena eta horregatik hainbat gai atzeratu egin dira. "Akordioa pauso sendoz aurrera egiten ari da", nabarmendu du EAJko kideak.

Aurrerantzean hilean behin elkartuko da aipaturiko batzordea itunaren jarraipena egiteko.

Bestalde, sozialisten izenean Jose Antonio Pastor bozeramaileak hitz egin du. Horren esanetan, "hainbat jardueratan atzerapenak eta beste batzuetan geldialdiak" egon direlako eskatu zuten bilera egitea.

Garcia de Salazarrek bezala, Pastorrek ere atzerapenak egotea onartu du. Hori dela eta, 2014 bukaeran eta 2015 urtearen hasiera bitartean egoera hori "zuzentzen saiatzeko" konpromisoa hartu dutela azaldu du.

Esate baterako, enpleguari buruzko planaren deialdi berri bat egitea adostu duten 2015eko maiatzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea