Ekonomia -

Erreforma fiskala

Itun fiskalaren gakoak: errenta aitorpena, etxebizitza eta iruzurra

EAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako hitzarmenak ekonomia suspertzeko eta langabeziari aurre egiteko hainbat neurri aurreikusten ditu.

EAJk eta PSEk astelehenean sinatu zuten akordioa. EFE.
EAJk eta PSEk astelehenean sinatu zuten akordioa. EFE.
EAJk eta PSEk astelehenean sinatu zuten akordioa. EFE.

Iker Gomez

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko, PSE-EEko eta PPko buruzagiek adostutako itun fiskalak ekonomia suspertzeko eta langabeziari aurre egiteko hainbat neurri aurreikusten ditu.

Oraingoz zehaztasun guztiak ezagutzen ez badira ere, hauek dira jeltzaleek, sozialistek eta popularrek adostutako neurri garrantzitsuenak:

- Errenta aitorpena: Errenta zergaren eskalan hiru tarte berri sortuko dituzte, errenta altuenak dituztenek gehiago ordaintzeko: 91.370 eta 121.819 euro bitartean irabazten dutenek % 46 ordainduko dute, 121.820 eta 177.649 euro bitartean irabazten dutenek, % 47, eta hortik gorakoek, % 49. Enpresak eta proiektuak sustatzeko neurriak ere onartu nahi dituzte, atal honen barruan.

- Aurrezkiei dagokienez, % 20 ordainduko dute 2.500 euro arteko aurrezki errentak dituztenek. PPk akordioarekin bat egin baino lehen, 15.000 euro arte % 21 ordaintzea adostu zuten EAJk eta PSEk.

- Etxebizitza: Etxebizitza erosi dutenek kenkariak izaten jarraituko dute. Jarritako diruaren % 18 murriztea aurreikusi dute, orain arte bezala, baina kuotari gehienez ere 1.520 euro kendu ahalko zaizkio aurrerantzean. PPk bat egin eta gero, familia ugariek eta gazteek kenkari osoak izango dituzte.

- Pentsio planetan ere, gehienez 5.000 euroko kenkaria egongo da indarrean.

- Herentzien kasuetan, seme-alabak gurasoengandik jasotako ondasunen % 1,5 ordaindu beharko diote Ogasunari. Aurreneko 400.000 euroak, hala ere, zergarik gabe libre geratuko dira.

- Iruzurraren aurkako neurriak: Batzorde berezi bat osatuko dute, eta hainbat neurri adostuko dituzte EAEko Batzar Nagusietan, harmonizazioa bultzatzeko.

- Enplegua suspertzeko gehigarrian, EAJk eta PSEk jasota utzi dute bultzatu beharreko zenbait neurri: diru-laguntzak eskainiko dizkiete langileak kontratatzen dituzten enpresa eta erakundeei. Horrez gain, maileguak onartuko dituzte, baita abalak ere.

- Inbertsioak aurreikusten dituzten azpiegituren artean, Donostialdeko metroa, Eibar eta Arabako ospitaleak eta Bilboko metroaren 3. linea.

- Itun fiskalari esker, 1.500 milioi gehiago lortzeko asmoa dute jeltzaleek eta sozialistek. Kopuru horren erdia ekonomia suspertzeko eta langabeziari aurre egiteko erabiliko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Bizkaia Errenta Ekonomia berriak PSE-EE Gipuzkoa Euskadiko PP berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zergak gaur