Ekonomia -

Ikerkuntza

Makina erremintaren doitasuna lortzeko ari da lanean CIC marGUNE

Ikerketa horren helburua makina erremintaren akats geometrikoak murriztea eta, ondorioz, ekoitzitako piezen kalitatea hobetzea da.

BECen egindako makina erremintaren azoka. Artxiboko argazkia
BECen egindako makina erremintaren azoka.
BECen egindako makina erremintaren azoka. Artxiboko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CIC marGUNE Errendimendu Handiko Fabrikazioko Ikerketa Zentro Kooperatiboa MEDCON ikerketa-ildoa koordinatzen ari da, makina erremintaren doitasuna hobetzeko eta teknologia berrien bidez lehiakortasuna handitzeko. Egitasmo honetan IK4-Tekniker, IK4-Ideko, Tecnalia eta Aotek ari dira CIC marGUNErekin elkarlanean.

Ikerketa zentroak azaldu duenez, teknologia eta metodo berriak garatuta makina eta roboten doitasun-mekanismoa hobetu egingo da. Roboten erabilera ugaritzen ari da makina erremintaren sektorean, eta, ondorioz, bide horretan berrikuntzak egitea ezinbestekotzat jo dute nazioarteko merkatuan lehiakorrak izaten jarraitzeko.

CIC marGUNEren helburua makina erremintaren doitasuna handitzea da, ekoizleei euren produktuen diseinua optimizatzeko aukera emateko eta Euskal Herriko fabrikatzaileen lehiakortasuna hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Eguneko albisteak Industria sektorea gaur