Ekonomia -

Kutxaren ohiko batzarra

Iturbek eztabaida politikoa baztertzea eskatu du, kalte egiten duelako

Kutxako presidenteak eztabaida politikoa alboratzeko deia egin du, “erakundeari kalte besterik ez diolako egiten, eta, ondorioz, gipuzkoarrei”.

Kuxaren Batzar Nagusia. EFE
Gizarte erakundeek uko egin diote ordezkaria izateari

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Iturbe Kutxako presidenteak Kutxako Ohiko Batzarrean, eztabaida politikoa alboratzeko deia egin du, "erakundeari kalte besterik egiten ez diolako, eta, ondorioz, gipuzkoarrei".

Iturbek adierazpen horiek egin dizkie batzarreko kideei, EH Bilduk eta beste sektore sozial eta sindikal batzuek duten oposizioaren harira, Kutxabanken "pribatizazioari" buruz, horren kontra daudelako.

Iturbek Kutxako kontseilari nagusiak "erakundearen etorkizunean inplikazioarekin eta zintzotasunarekin" parte hartzera gonbidatu ditu, erakundeak bidalitako ohar baten arabera.

Batzarrean, Kutxako presidenteak erakundea banku fundazioan bilakatzeko prozesuari buruzko "zehaztutako" proposamena aurkeztu du.

Urteko kontuak, onartuta

Halaber, batzarrak urteko kontuak eta 2013 urteari dagozkion Kutxen kudeaketa txostena onartu ditu, baita iazko likidazioarena ere, eta 2014rako Obra Sozialaren (17 milioi euro) jarduera orokorreko ildoak, aurreko jardueraren bikoitza.

Aurrekontu horrek "konpromiso garrantzitsuak" zaintzea ahalbidetuko du, "besteak beste, Tabakalera, eta 2013an kasu egin ezin zitzaien beste batzuk", azaldu du erakundeak. "Plan Estrategiko bat egiteaz hitz egitea ere posible egingo du 2015-2020 bitarteko Obra Sozialerako", gaineratu du.

Kutxako kontuek 37 kontseilari nagusiren aldeko botoa jaso dute, kontra 32, eta bi abstentzio izan dira.

Erakundearen Obra Sozialari dagozkien puntuek 37 kontseilariren babesa izan dute, batek errefusatu egin ditu, eta 31 abstenitu egin dira.

Izenik ez DYAko ordezkariaren lekua hartzeko

Bestalde, Kutxan ez dago izenik dimisioa eskatu zuen DYAko ordezkariaren lekua hartzeko.

Gizarte erakundeei ordezkari-leku bat dagokie Kutxaren kontseiluan. DYAkoak uko egin zion horri, Kutxan "borroka politikoak" zeudela argudiatuta. Gaurko batzarrean beste elkarteek ez dute lekukoa hartu nahi izan.

EH Bilduk hiru euskal kutxei buruzko 'akordio zabala' eskatu du

Ainhoa Beola EH Bilduko buruzagiak eta Kutxako kontseilariak EAJ, PSE-EE eta PP alderdiei euskal kutxen etorkizunari buruzko "akordio zabala"ren inguruan eztabaida bat irekitzea proposatu die, ostiral honetan, "hiru lurraldeetako errealitatea kontuan hartuta".

Beolak adierazpen horiek egin ditu Kutxaren Ohiko Batzarrean parte hartu baino lehen. Tentsio uneak izan dira Ertzaintzak EH Bilduko konpromisarioak manifestatzaileekin nahastu dituenean, eta bilera zegoen lekura sartzea galarazi die.

Koalizio abertzaleak kontzentrazio bat egin du Kutxaren egoitzaren kanpoaldean, eta, bertan, Stop Kaleratzeak Gipuzkoa, IRPH Stop Gipuzkoa eta LAB sindikatuarekin bat egin du.

Halere, konpromisario gehienek eraikinean beste sarbide batetik sartu dira. "Finantza sistema publiko bat Euskal Herrian. Ez Kutxabanken pribatizazioari" irakur zitekeen pankarta eraman dute EH Bilduko konpromisarioek, eta ohiko atetik pasatu dira.

16:00ak baino minutu batzuk lehenago, Batzarrean koalizio abertzaleko ordezkariak direnak aterantz joan dira, bileran parte hartzeko, une horretan Ertzaintzako hainbat agentek gelditu egin dituzte; liskarrak eta tentsio uneak izan dira.

Kutxabank EFE

Kutxabank EFE

Behin nahasmena konponduta, konpromisarioak Batzarrera joan dira, eta, bertan, Xabier Iturbe Kutxako presidenteari kazetariak sartzen uzteko eskatu die. Puntu hori errefusatu egin du.

Batzarra hasi baino lehen, Beolak alderdiei akordio bat lortzen saiatzeko eztabaida irekitzea proposatu die. Halaber, larunbatean Kutxabanken pribatizazioaren aurka Bilbon egingo den manifestaziora joatea animatu ditu herritarrak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea