Ekonomia -

Industria Industria

Ministerioak % 3ko maileguak aurkeztu dizkie euskal enpresei

Manuel Valle Industriako zuzendari nagusia euskal enpresen ordezkariekin bildu da, laguntzak emateko programa berriaren xehetasunak azaltzeko.

Manuel Valle Industriako zuzendari nagusia eta Carlos Urquijo.
Manuel Valle Industriako zuzendari nagusia eta Carlos Urquijo.
Industria ministerioak sektorea berritzeko maileguak aurkeztu ditu

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria Ministerioak industria sektorea berritzeko eta produktu ildo berriak sortzeko onartu duen % 3,06ko mailegu berriaren xehetasunak azaldu dizkie euskal enpresariei.

Azalpenak Manuel Valle Industria eta enpresa txiki eta ertainen zuzendari nagusiak eman ditu, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak lagunduta.

Laguntzak emateko programa berriak bi mailegu mota ditu: lehendabizikoarekin 400 milioi euro bideratuko dira Estatuan, industriaren lehiakortasuna sustatzeko asmoz. Dagoeneko existitzen diren ekoizpen ildoak hobetzeko erabiliko da mailegu hori.

Bigarren kasuan, 350 milioi euro esleitu dituzte, ekoizpen zentro berriak finantzatzeko. Horrez gain, produkzio ildo berriak martxan jartzeagatik laguntzak emango dituzte.

Bigarren puntu horretan mailegu berezi bat onartu dute, zortzi milioikoa, Ezkerraldeko herriei laguntzeko, betiere baldintzak betetzen badituzte.

Hamar urterako kredituak dira eta interesa % 3,06koa izango da (iaz % 5ekoa zen).

Beste berritasun bat: gutxiengo inbertsioa 100.000 eurotik 75.000 eurora jaitsi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea