Ekonomia -

Dimisioa

Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko idazkari nagusiak kargua utziko du

Bere ibilbide pertsonalean zein profesionalean beste esparru batzuetan aritzeko nahiak eragindako erabaki pertsonala izan dela jakinarazi du Confebaskek, prentsa ohar baten bidez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko buruak kargua utziko duela iragarri du ostegun honetan. Bere ibilbide pertsonalean zein profesionalean beste esparru batzuetan aritzeko nahiak eragindako erabaki pertsonala izan dela jakinarazi du Confebaskek prentsa ohar baten bidez.

Enpresarien erakundeko batzorde eragileak erabakia ''ulertu, onartu eta errespetatu'' egiten duela adierazi du Confebaskek ohar horretan, eta 2011ko urtarrilean erantzukizuna hartu zuenetik egindako lana eskertu dio Lopez de Guereñuri.

Edonola ere, karguan beharrezkoa den denbora jarraituko du egungo buruak, oraindik erabakitzeke dagoen ordezkoari "aldaketa lasai eta ordenatu bat bideratzeko asmoz".

Diputatua eta legebiltzarkidea

Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen Nuria Lopez de Guereñu, eta Telekomunikaziotako Ingeniaria da. ESIC Negoziotako Eskolatik Enpresa Zuzendaritzan Masterra ere badu.

Bere ibilbide profesionalean hainbat urte egin ditu politika munduan. Izan ere, Garraio sailburua izan zen 2005 eta 2009 bitartean, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin. Aurretik, Landa Garapenerako diputatu izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian, 2003 eta 2005 bitartean.

VI. legegintzaldian EAJko legebiltzarkidea ere izan zen, eta Industria, Atzerri eta Emakume eta Gazteria batzordeetan aritu zen. Halaber, EITBren Kontrolerako Batzordeko presidentea ere izan zen.

Bere ibilbide profesionalean, ikerketa munduan aritu da izan da, Eibarko Tekniker elkartean eta VICOMTech zentroetan, besteak beste.Horrez gain, Osakidetzako Sistema Saileko teknikari eta Mendaroko Ospitaleko Informatika Arduradun lanetan aritu izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask bideoak