Ekonomia -

Europak jarritako isuna

Opor fiskalengatik jarritako isunaren % 70 Jaurlaritzak ordainduko du

Proposamen hori eramango du Jaurlaritzak asteazkenean Finantzen Euskal Kontseilura, eta antza denez, hiru aldundiek onartu egingo dute.

Opor fiskalen auzian ezarritako isunaren % 70a Jaurlaritzak ordainduko du. Argazkia: EiTB
Opor fiskalen auzian ezarritako isunaren % 70a Jaurlaritzak ordainduko du. Argazkia: EiTB
Jaurlaritzak isunaren % 70 ordainduko du

0:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Opor fiskalengatik Europak jarritako 30 milioi euroko isunaren % 70 Eusko Jaurlaritzak ordainduko du. Hala, Eusko Jaurlaritzak 21 milioi ordainduko ditu guztira. Dena den, oraindik ikusteke dago nola banatuko den gainerako 9 milioi euroren ordainketa.

Proposamen hori eramango du Eusko Jaurlaritzak asteazkenean Euskal Finantzen Kontseilura, eta itxura guztien arabera, hiru aldundiek onartu egingo dute.

Eusko Jaurlaritzak astelehenean deituko du, ofizialki, Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera datorren asteazkenerako, uztailaren 23rako.

Espainiako Ogasun Ministerioak joan den astean ondokoa proposatu zuen: Arabak isunaren % 65 ordaintzea, Bizkaiak % 21 eta Gipuzkoak % 12 ordaintzea. Proposamenarekin ez ziren bat etorri aldundietako ordezkariak, eta horren aurrean, Cristobal Montorok zuzentzen duen departamentuak erabaki zuen euskal erakundeek eurek erabaki dezatela isuna elkarren artean nola banatu.

Asteazkenean adostasuna egongo balitz, bileraren ostean jakinaraziko ditu horren xehetasunak Gasteizko Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Opor fiskalak albisteak