Ekonomia -
EINren datuak
Hartzekodunen lehiaketak % 30,5 jaitsi dira EAEn apiriletik ekainera
Nafarroan, % 43,2 egin dute behera. Guztira, 116 familia eta enpresa sartu dira lehiaketan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Foru Erkidegoan, 25ek adierazi dute.
Erredakzioa
116 familia eta enpresa sartu dira EAEn hartzekodunen lehiaketan, euren ordainketei eta zorrei aurre egiterik ez izateagatik, urteko bigarren hiruhilekoan; 2013ko epe hori bera kontuan hartuta, kopuruak % 30,5 egin du behera, Estatistikako Institutu Nazionalak asteazkenean emandako datuen arabera. Nafarroan, 25 lehiaketa eskatu dituzte; iazko datuekin alderatuta, % 43,2 jaitsi dira.
Estatu mailan, jaitsiera % 30ekoa izan da; guztira, 1.870 prozedura zeuden ekaina amaitu zenean. Hain zuzen ere, 195 familiak eskatu dute lehiaketa, % 9,7 gutxiago, eta 1.675 enpresak egin dute (% 31,8ko beherakada jazo dute, horri dagokionez).
Euskadin egondako lehiaketetatik, 113 izan ziren enpresarenak; eta beste 3, enpresa-jarduerarik ez duten pertsona fisikoenak. Lehenen artean, 25 dagozkizkie handizkako merkataritzan lan lan egiten duten enpresei, 23 eraikuntzakoak ziren eta beste 23 sektore industrialekoak ziren.
112 lehiaketa borondatezkoak izan ziren, eta beste lau beharrezkoak; guztietan aurreko proposamena zegoen. Gainera, gehienetan (112n) prozedura laburtua jarraitu zuten.
Nafarroan, % 43,2ko beherakada
Nafarroan, hartzekodunen lehiaketen kopuruak % 43,2 egin du behera 2014ko apiriletik ekainera, 2013ko datuekin alderatuta. Hain zuzen ere, 25 enpresa sartu dira lehiaketan. Estatu mailan, hiru autonomia erkidegotan bakarrik egin du beherako indize horrek: Murtzian, Kanarietan eta Extremaduran.