Ekonomia -

Salaketa

OCU: 'Argindarraren prezioak goraka jarraitzen du sistema berriarekin'

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkartearen arabera, Estatuko milioika etxeren faktura % 8 igo da uda honetan.

Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OCU Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteak ostegun honetan salatu duenez, argindarraren prezioak gorantz jarraitzen du, nahiz eta energiaren prezioa tarifa elektriko arautuan ezartzeko sistema berria dagoen. Izan ere, Estatuko milioika etxeren faktura % 8 igo da uda honetan, OCUren arabera.

Dena den, OCUk berak ohar batean jakinarazi duenez, "okerragoa ere izateko arriskua zegoen", energia eolikoak "jokabide oso ona izan baitu, normalean haize gogorrik ez dabileneko hilabete batean"; horrek kolpea arindu du. Gainera, elkartearen esanetan, elektrikoak egiten ari diren itzultzeek ere arindu dute kontsumitzailearentzako zigorra.

OCUk nabarmendu duenez, PVPC tarifa arautua duten etxeetan (gehienak dira) gorakada % 8koa izan da uztailean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezioak ezartzeko sistema berriak (24 tarifa desberdin ditu urteko egun bakoitzerako) "ez duelako jaitsi espainiarrek argi-giltza sakatzean ordaintzen dutena".

Prezioak ez omen dira jaitsiko

Elkarteak ohartarazi duenez, ez du ematen ondorengo hilabeteetan prezioak behera egingo duenik; hortaz, bere iritziz, "Gobernuaren baikortasuna zimeltzen hasi da". "Etorkizuna ez da, hain zuzen ere, itxaropentsu egoteko modukoa", esan dute.

"Ez du ematen 2014an beherakadarik egongo denik, eta une honetan batez besteko prezioak 2013ko abuztukoak baino altuagoak dira. Industria Ministerioak esan zuen 2014an argindarraren prezioa jaitsiko zela, baina baikortasun horrek jai du", esan du OCUk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Elektrizitatea albisteak