Ekonomia -
Aurre-erretiroa
Kaleratutako pertsonek 61 urterekin erretiroa hartu ahal izango dute
Gizarte Segurantzaren kalkuluen arabera, neurriak 30.000 pertsonari eragin diezaioke datozen lau urteetan. Gobernuak "atzera egin" izana "positiboa" da, ELA sindikatuaren ustez.
Erredakzioa
Gobernuak eta sindikatuek aurre-erretiroaren inguruko sarbidearen inguruan irizpidea aldatzea erabaki dute, ondorioz, 2013ko apirilaren 1a baino lehen lanpostua galdu zutenek kaleratze kolektibo baten parte izan gabe eta Gizarte Segurantzarekin akordio indibiduala mantenduz aurre-erretiroa hartu ahal izango dute 61 urterekin pentsioen azken erreformaren baldintzetan.
Tomas Burgos Gizarte Segurantzako Estatu Idazkariak jakitera eman duenez, Gizarte Segurantzak ofizioz jardungo du, eta pentsioa edo horren zati bat ukatu zitzaien pertsona guztien (1.500 bat inguru) egoera berraztertuko du.
Halaber, ebazpenaren zain dauden eskaera guztiak ahalik eta azkarren erabakitzeko neurriak hartuko direla ziurtatu du. Gizarte Segurantzaren kalkuluen arabera, 30.000 pertsonari eragin diezaioke datozen lau urteetan, nabarmendu du.
Era honetan, Carlos Bravo CCOO sindikatuko Babes Sozialeko idazkariarekin eta Carmen Lopez UGTko Politika Sozialeko idazkariarekin bildu ostean, lehen hartutako irizpidea eta orain hartuko dena “indarrean dagoen legediarekin bat” datozela azaldu du.
“Datozen orduetan” behin betiko erredakzioa egingo dela jakinarazi du, ondoren, Gizarte Segurantzako zuzendaritza probintzial guztietara bidaltzeko.
48 ordu baino lehen formalizatuko dute
Halaber, akordioa “ahozkoa” dela esean du, baina Gobernuak “24 eta 48 orduko epean” osatuko dun konpromisoa hartu du. Sindikatuko ordezkariak ez du neurriak eragingo liokeen jendearen kopuruaren inguruko daturik eman nahi izan.
Gobernuak “atzera egin izana” positiboa da, ELAren ustez
ELAren hitzetan, Rajoyren Gobernuak Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat duten pertsonei erretiroko pentsiorako sarbidea are eta gehiago “zailtzeko” erabakian “atzera egiten” duela iragarri izana “positiboa” da.
Ohar batean, neurri hori Espainiako Estatuan azken urteotan “pentsioak jaisteko” aplikatzen ari diren politikaren testuinguruan dagoela azaldu du. Arlo horretan egindako erreformak “era askotarikoak” izan direla adierazi du, guztiak “pentsio berriak murrizteko eta pentsiodunek erosteko ahalmena mantentzeko eskubidea kentzeko helburu bakarrarekin”.