Ekonomia -

Bilbo-Porstmouth

Hiru ontzi-enpresak 9,6 milioi euro eman behar dizkiote Bizkaiari

P&O European Ferries Vizcaya S.A, P&O European Ferries Portsmouth Limited eta P&O Ferries Holding Limited enpresek Diputaziotik jasotako dirua itzuli beharko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Aretoak hiru ontzi-enpresak 9,66 milioi euro Bizkaiko Diputazioari ordaintzea agindu du, 2012ko azaroan Bilbo-Porstmouth lotzen zuen ferrya itxi eta gero, Diputazioak aipatutako dirua aurreratu baitzien, 35.707 txartel erosi zituenean.

Bilboko Merkataritza arloko Auzitegi batek eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Bizkaiko Diputazioaren salaketa ezeztu zuten, ontzi-enpresei arrazoia emanda, baina Auzitegi Gorenak Diputazioak egindako helegitea onartu eta aurretik erositako txartelak enpresak itxi ondoren baliorik gabe geratu zirelako.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Diputazioak aurkeztutako helegitea ez zuen onartu, Diputazioak argudiatu zuen itsasontziak egiten zuen zerbitzua desagertuta, ez zituela txartelak erabiltzeko aukerarik izan.

Merkataritza Arloko Auzitegiak, ordea, esan zuen ez zegoela Diputazioaren eta enpresen artean inolako kontraturik, eta galdegin zuen zergatik ez zituen erabili zerbitzua kendu aurretik.

Jose Luis Bilbaok zuzenketa publikoa eskatu du

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak agerraldia egin du astelehen honetan, epaiaren inguruan poztasuna azaltzeko.

“Esker onen eta eskaeren” egunean, ahaldun nagusiak garai batean Aldundia babesten egindako lana aitortu du, “zintzotasun pertsonalaren jarduera batean”.

Halaber, zuzenketa publiko bat eskatu du, “ezertarako balio izango ez” duela uste duen arren, lehenik eta behin Kontu Publikoen Euskadiko Auzitegiari.

Bizkaiko PPri ere zuzenketak eskatu dizkio, Carlos Olabal orrduko bozeramaileak “10 milioiko lapurretaz” hitz egin zuelako. Iñaki Egaña PSEko bozeramaileari ere zuzenketa bat egitea eskatu dio, helegite judizialak kritikatu zituelako eta Aldundiari “helegite judizialak xahutzeari” uzteko eskatu ziolako. Ezker abertzaleari ere gauza bera eskatu dio, ondare-galera salatu zuelako.

‘El Correo’ egunkariari zuzentzeko esan dio, Jose Luis Etxebarria zerbitzu juridikoen buruari egindako kritikengatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Epaiketak argazkiak Enpresak