Ekonomia -

EB-ren isuna

Jaurlaritza eta aldundiak ikertzen ari dira, opor fiskalak direla eta

ELAk aurkeztu zuen salaketa, isunik ez zelako izango "aldundiek zuhurtziaz jokatu eta Europako auzitegiak agindutakoa bete izan balute".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Fiskaltzak ikerketa izapideak abiatu ditu Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek opor fiskalen isunean ardurarik izan ote duten argitzeko.

ELA sindikatuak salaketa aurkeztu zuen uztailean Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak jarritako 30 milioi euroko isunaren ardura noren gain zegoen argitzeko.

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAren idazkari nagusiaren arabera, euskal erakundeek "denbora asko, 2.500 egun, izan zituzten bete beharra zegoen ebazpen bat betetzeko". Muñozen esanetan, "isunik ez zen izango aldundiek zuhurtziaz jokatu eta Europako auzitegiak agindutakoa bete izan balute".

ELAren salaketaren ostean, Juan Calparsoro fiskal nagusiak baieztatu du ikerketa abiatzeko izapideak abiatu dituela.

Legez kanpokotzat jotako laguntza horiek berreskuratzeko akordio eta ekintza guztien inguruko dokumentazioa eskatu die Calparsorok Eusko Jaurlaritzari eta foru aldundiei. Dokumentazioa aztertu ostean, Fiskaltzak erabaki beharko du auzia artxibatu edo prozeduraren bat ireki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea