Ekonomia -
Bigarren greba-eguna
24 orduko greba-eguna egiten ari dira Bizkaibuseko langileak
2013an sinatutako akordioa bete dezala eskatzen diote sindikatuek Foru Aldundiari, eta mahaian eseri eta negoziatzeko benetako asmorik ez duela salatu dute.
Erredakzioa
Bizkaibuseko langileak 24 orduko bigarren greba-eguna egiten ari dira goizeko lehen ordutik.
Aurrekoan bezala, goizean goiz elkarretaratzea egin dute Bizkaibuseko garajeetan. Ondoren, 11:00etan, manifestazioa egingo dute Bilboko kaleetan zehar, eta, azkenik, elkarretaratzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean.
2013an sinatutako akordioa bete dezala eskatzen diote sindikatuek Foru Aldundiari, eta mahaian eseri eta negoziatzeko benetako asmorik ez duela salatu dute.
Akordiorik lortu ezean, sindikatuek beste 7 greba-egun egingo dituzte, eta, hala ere, adostasunik ez bada, greba mugagabea abiatuko dute.