Ekonomia -

Lan eskaintza

Barakaldoko meskitarako imam bila dabiltza

Goi mailako unibertsitate ikasketak izatea eta arabiarraren jakitea eskatzen dute. Trukean, aldi baterako enplegua eta 850 euroko soldata eskaintzen dute.

Lan eskaintza. Argazkia: Lanbide
Lan eskaintza. Argazkia: Lanbide
Lan eskaintza. Argazkia: Lanbide

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak Barakaldoko meskitako imam izateko lan eskaintza argitaratu du webgunean.

Posturako hautagaitza bidaltzeko goi mailako ikasketak izatea eta arabiarra jakitea eskatzen dira. Trukean, aldi baterako enplegua eta 850 euroko soldata gordina eskaintzen dituzte.

Imamak "meskitako arduradunaren ohiko eginkizunak egin beharko ditu, hala nola, "otoitza gidatzea eta arlo erlijiosoan komunitatearen erreferentzia izatea".

Dagoeneko bi lagunek eman dute izena lanpostua lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo