Ekonomia -
EIN datuak
Euskadiko eta Nafarroako enpresarien konfiantza-mailak behera egin du
Estatuan, berriz, konfiantza-mailak % 0,2 egin du gora, Estatistika Institutu Nazionalak emandako datuen arabera.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresarien konfiantza % 0,5 jaitsi da urteko laugarren hiruhilekoan, aurreko hilabeteekin alderatuz. Enpresarien konfiantzak ere behera egin du Nafarroan, % 1,4 arte. Espainian, berriz, gora egin du, % 0,2.
Estatistika Institutu Nazionalak enpresarien konfiantza datua eman du ezagutzera, eta horretan jasotzen denez, enpresarien konfiantza-mailak gora egin du zazpigarren hilabetez jarraian. Oraingoan, ordea, igoera motelagoa izan da.
Euskadin enpresarien % 19,2 baikorra da euren enpresek urrian eta abenduan izango duten jarreraren inguruan. % 27,3k jarrera ezkorra dute, eta gainerakoek, % 53,5, jarduera arrunta izango dutela uste dute.
Konfiantza-mailak ere behera egin du Nafarroan, % 1,4.
Autonomia erkidegoak aintzat hartuz gero, ondorengo erkidegoekin egin du gora datuak: Kanariak (% 4,4), Extremadura (% 4,2), Kantabria (% 2,4) eta Asturias (% 2).
Konfiantza-maila baxuena, berriz, ondoreko erkidegoek dute: Balearrak (%2,9), Katalunia (%2,2), Errioxa (%1,3), Gaztela eta Leon (%1,2), Valentzia (%0,9).