Ekonomia -

Udazkeneko batzarra

Junckerren 300.000 milioiko inbertsio-plana babestuko dute 28ek

Estatu eta Gobernu buruek udazkeneko batzarraren baitan aztertuko dute plana eta babesa emango diote Jean-Claude Junckerri.

Jean-Claude Juncker. Argazkia: EFE
Jean-Claude Juncker EFE
Jean-Claude Juncker. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 herrialdetako Estatu eta Gobernu buruek udazkeneko batzarreko bigarren bilera egingo dute ostiral honetan, eta besteak beste, Europak bizi duen “ekonomia egoera eta langabezia egoera zaila” aztertuko dituzte. Era berean, hazkundea bultzatzeko Jean-Claude Juncker Batzordeko presidente berria prestatzen ari den 300.000 milioi euroko inbertsio publiko eta pribatua jasotzen duen plana babestuko dute.

Europako Kontseilua amaitu ostean egingo dute bilera Euroguneko liderrek. Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea eta Jeroen Dijsselboem Eurotaldeko presidentea izango dira besteak beste bilera horretan.

“Europako Kontseiluak bere babesa eman dio Batzordeak bultzatzen duen ekimenari, hau da, 2015-2017 urteetarako 300.000 euroko inbertsio publiko eta pribatua aurreikusten duen ekimenari”, zehaztu du bileraren ondorioak jasotzen dituen txostenak. “Ekonomiaren berreskurapen indartsu eta jasangarri bat izateko oinarriak ezartzerakoan, Europak bere etorkizunean inbertitu behar du. Inbertsio baxu batek etorkizunean eragina du”, dio txostenak.

Batzordeko eta Europako Inbertsio Bankuaren presidenteek zuzenduko duten eta Estatu kideen parte hartzea izango duen lan taldearen alde egin du Batzordeak. Talde horrek Europan garrantzia izan dezaketen proiektuak identifikatuko ditu eta Exekutiboari ekimenak aurrera egin dezan eskatuko diote.

Plana bizkortzeko konpromisoa hartu du Junckerrek. Gabonak aurretik aurkeztuko duela ere iragarri du; abenduko batzarrean aurkeztuko die plana Estatu eta Gobernu buruei. Ekimena nola finantzatuko den ez du oraindik zehaztu, ordea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB