Mundua -

Europako Batzordea

Juncker: 'Europa ezin da krisitik atera zorroztasuna oinarri hartuta'

Europako Parlamentuak oniritzia emango dio gaur Europako Batzordeko presidente hautetsiaren Gobernuari.

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. EiTB
Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. EiTB
Parlamentuak Europako Batzordea onartu du

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidente hautetsiak Europak "A hirukoitz soziala" izatea nahi duela adierazi du, Europako Parlamentuan egindako hitzaldi batean.

Euroganberak oniritzia emango dio gaur horren Gobernuari, popularrek, sozialistek eta liberalek akordioa lortu baitute.

"Europak A hirukoitz soziala izatea nahi dut, [A hirukoitz] ekonomikoa eta finantzetakoa bezain garrantzitsua baita", nabarmendu du.

Junckerrek iragarri duenez, Gabonak baino lehen 300.000 milioi euroko inbertsio plan bat aurkeztuko du, baina ez du zehaztasun gehiagorik eman horren inguruan.

"Aurrekaririk gabeko inbertsio lehortea dago Euroan. […] Inbertsiorik egiten ez duten ekonomiak ezin dira hazi", ohartarazi du.

Horren esanetan, 300.000 milioi euroko inbertsio plana "ezin da zor gehiagorekin finantzatu", eta, horrenbestez, "inbertsio erantzukizunak" hartzeko deia egin die buruzagi europarrei."Inbertsio gehiago behar ditugu blokeo egoera honetatik ateratzeko", esan du.

Luxenburgoko lehen ministro ohiaren esanetan, "erronka nagusia" langabezia bukatzea da, batik bat gazteen artekoa.

Junckerrek egonkortasun itunaren arauak "indarrean" daudela berretsi du, baina "zorpetzea eta zorroztasuna" baino ez oinarri hartuta, Europa ezingo dela "krisitik atera" nabarmendu du. "Malgutasunik gabe ezin diogu etorkizunari aurre egin", erantsi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea