Ekonomia -

Europako Batzordea

Kantabriak enpresei lurzorua doan ematea legezkotzat jo du Bruselak

Neurri horrek lehiakortasun araudia urratzen duela salatu zuen Bizkaiko Aldundiak.

Ignacio Diego Kantabriako Gobernuko presidentea. Argazkia: PP
Ignacio Diego Kantabriako Gobernuko presidentea. Argazkia: PP
Ignacio Diego Kantabriako Gobernuko presidentea. Argazkia: PP

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak oniritzia eman die Kantabriako Gobernuak enpresak erakartzeko abiatutako neurriei, lehiakortasun arauak urratzen ez dituztela argudiatuta.

Kantabriako Gobernuak lurzorua doan eskaintzen die erkidego horretara joan nahi duten enpresei, lehen bost urteetan, eta Bizkaiko Foru Aldundiak horrek legedi europarra urratzen duela salatu zuen.

Europako Batzordeko Lehiarako Zuzendaritzak, baina, argi berdea eman die laguntzoi, Ignacio Diego Kantabriako Gobernuko presidenteak eta Eduardo Arasti Industria kontseilariak prentsaurrekoan iragarri dutenez.

Diegoren esanetan, Bruselaren babesak "zilegitasuna eta indarra" ematen dio Kantabriaren industria politikari, eta "banan-banan" baliogabetzen ditu Bizkaiko Aldundiaren kritikak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Kantabria Dirulaguntzak