Ekonomia -
Enpresa txiki eta ertainak
3.000 enpresak berrikuntzan lan egitea nahi du Eusko Jaurlaritzak
Berrikuntza “Euskadiren erronka” dela azaldu du Iñigo Urkullu lehendakariak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIV. Astean. Innobasquek antolatutako ekitaldiari hasiera eman dio buruzagiak.
Erredakzioa
Datozen urteetan EAEko 3.000 bat enpresak I+G+Bn lan egitea Eusko Jaurlaritzaren helburua dela adierazi du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak gaur, Bilbon.
Innobasquek antolatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIV. Asteari hasiera eman dio Iñigo Urkullu lehendakariak arratsaldean.
Eusko Jaurlaritzak '4i estrategia'ren aldeko apustua egingo duela azaldu du lehendakariak. Inbertsioa, industria (berriro EAEko ekonomiaren BPGren % 25 izateko), enpresen nazioartekotzea eta berrikuntza sendotu nahi dituzte.
Berrikuntza “herriaren erronka” dela esan du Iñigo Urkulluk, eta bost helburu operatibo aipatu ditu: “baliabideak lehentasuna duten esparruetara bideratu, ikerketa sustatu, ikerketa sistema emaitzak lortzera bideratu, nazioarteko aliantzak indartu eta berrikuntzarekin konpromisoa hartzen duten euskal enpresen kopurua handitu”.
Urkulluren hitzetan, “garapen ekonomikorako euskal eredua gaurkotu” nahi dute helburu horiekin, eta baita ekonomiari “hazteko palanka bat” eman ere.