Ekonomia -

Hirugarren hiruhilekoan

EAEko BPGa % 1,3 hazi da, kontsumo pribatuaren igoerari esker

Bederatzi hilabete jarraian urte arteko tasa negatiboak izan ondoren, hirugarren datu positiboa da. Hala ere, urte arteko hazkundea Espainiako ekonomiarena baino hiru hamarren txikiagoa izan da.

Langileak
Langileak
Euskal ekonomia %0,4 handitu da udan

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,3 hazi da 2014ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustatek gaur emandako datuen arabera.

Bederatzi hilabete jarraian urte arteko tasa negatiboak izan ondoren, hirugarren datu positiboa da. Hala ere, urte arteko hazkundea Espainiako ekonomiarena (% 1,6) baino hiru hamarren txikiagoa izan da.

Halaber, BPGaren hazkunde tasa % 0,4koa izan da 2014ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, bigarren hiruhilekoan bezala, eta Espainiako ekonomiarena (% 0,5) baino hamarren bat txikiagoa.

Eskariaren aldetik, barne eskariaren bilakaera positiboa nolabait sendotu da, % 1,4 igota, azken kontsumoaren hobekuntzan eta kapital eraketa gordinaren jaitsieraren apaltzean oinarrituta. Barne eskariaren datu positibo honi kontra egin dio kanpo merkataritzaren bilakaera apalagoak, BPGaren murrizte arina ekarri baitu.

Familia etxeetako azken kontsumoaren gastuak, hau da, kontsumo pribatuak, urteko lehen hiruhileko bilakaera positiboa sendotu du, eta % 2,2ko hazkundea izan du hirugarren hiruhilekoan, aurrekoarekin alderatuz gero, zortzi hamarren gehiago. Hiruhileko arteko tasa (% 0,6) bigarren hiruhilekoan baino sei hamarren txikiagoa izan da.

Eskaintzaren ikuspegitik, BPGaren urte arteko hazkundea lau sektore handien bilakaera ezberdinen konbinazioaren emaitza da. Lehen sektoreak eta Eraikuntzak, 2014ko hiruhileko guztietan bezala, atzeraka egin dute jarduera mailetan, eta Industriak eta Zerbitzuek aldakuntza positiboak izan dituzte balio erantsietan.

Lehen sektoreak urte arteko % 13,2ko jaitsiera izan du. Industria % 1,4 hazi da hirugarren hiruhilekoan, bigarrenean baino bost hamarren gehiago urte artean, eta urte arteko hazkunde tasa positiboa duen hirugarren hiruhilekoa da jarraian. Urte artekoan hiruhilekoen arteko bederatzi hamarren hazi da, bigarren hiruhilekoan baino sei gehiago.

Eraikuntzak berriro izan du urte arteko tasa negatiboa, % -2,0koa, aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren gutxiago, eta, aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,5 jaitsi da. Zerbitzuetan urte arteko % 1,7ko eta hiruhileko arteko % 0,4ko hazkundeak izan dira.

Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte Zerbitzuen adarra % 2,5 hazi da urte artean, eta Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa, % 1,6. Gainerako zerbitzuak (jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak, besteak beste) % 1,3 igo dira.

Hiruhileko artean, azpisektore guztiak hazi dira. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte Zerbitzuak dira berriz hiruhilekoen artean gehien hazi direnak: % 0,6. Gainerako zerbitzuak % 0,3 hazi dira, Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa bezala.

Gainerako sektoreen joerak balio erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du, % 1,3, 2014an zehar izandako joera positiboari eutsiz. Datua aurreko hiruhileko urte artekoa baino sei hamarren hobea da. Hiruhilekoen artean, eta laugarren hiruhilekoz jarraian, hazkundea izan da; % 0,4koa, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Eustat gaur BPGd Euskadi