Ekonomia -

Automobilgintza

Festo multinazionalak milioi bat euroko inbertsioa egingo du Zornotzan

Multinazional alemaniarrak bikaintasun zentro bat inauguratu du asteazken honetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Festo multinazional alemaniarrak automobilgintzari buruzko bikaintasun zentro bat inauguratu du asteazken honetan Zornotzan (Bizkaia). Milioi bat euroko inbertsioa egin asmo du bertan, goi-mailako langileak prestatzeko eta produktu berriak garatzeko.

Zentroak sei langile izango ditu, eta AIC-Automotive Intelligence Centerren instalazioetan dago.

Festo konpainia 1925. urtean jaio zen. Urtean 2.240 milioi euro fakturatzen ditu eta 16.000 langile ditu 64 herrialdetan. Fakturazio osoaren % 9 ikerketa eta garapen inbertsioak egitera bideratzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Amorebieta-Etxano berriak EAE Multinazionalak albisteak Ekonomia berriak Automobilgintzari buruzko albisteak Alemania argazkiak