Ekonomia -

Ontzigintza

Garitano 'pozik' agertu da Murueta ontziolak lortutako kontratuarekin

“Bizkaiarentzat ona dena, Gipuzkoako industriarentzat ere”, goraipatu du Garitanok. Bere Exekutiboaren ikuspegia “probintziara” mugatzen ez dela azaldu du Gipuzkoako ahaldun nagusiak, herrira baizik.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murueta Bizkaiko ontziolak Uruguain lortutako kontratu berriarekin “pozik” azaldu da Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Draga bat egingo du ontziola bizkaitarrak.

“Bizkaiarentzat ona dena, Gipuzkoako industriarentzat ere”, goraipatu du Garitanok. Bere Exekutiboaren ikuspegia “probintziara” mugatzen ez dela azpimarratu du ahaldun nagusiak, herrira baizik.

Garitano, Jon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo diputatua eta Oscar Urresti Berrikuntzako zuzendaria Jorge Zubiaga Euskadiko Itsas Industria Elkarteko (ADIMIDE) presidentearekin, Javier Lopez de la Calle Itsas Foroko gerentearekin eta ontzigintzako ordezkariekin bildu dira gaur.

Lopez de la Callek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskerrak eman dizkio, “Uruguain egindako kudeaketengatik; izan ere, lan horri esker Bizkaiko Murueta ontziolak draga egiteko enkargua jaso du”.

“Gipuzkoako Exekutiboaren babesa” eskaini die ahaldun nagusiak ontziolei. “Ontziola asko Gipuzkoan daude eta berritzeko gai izan dira; horrela, lehiakorrak dira, teknologia behar duten ontziak egiten dituztelako”, nabarmendu du.

Europar Batasuna

Gainera, Europar Batasunaren “jarrera” kritikatu du Garitanok. “Azken urteetan sektorearen ekoizpen gaitasunak nabarmen behera egin du Asiako herrialdeen lehiakortasunaren aurrean, nahiz eta kasu batzuetan lehia desleiala izan”, esan du. “Enkargu berrien % 91 Asiako estatuetako konpainiek lortzen dituzte”, erantsi du.

EBk “erabakitzeko orduan bi neurri” erabiltzen dituela azaldu du Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa