Ekonomia -
Estatistika Institutua
Espainiako BPGa % 0,5 hazi da 3. hiruhilekoan kontsumoaren igoeragatik
2013ko epe berarekin alderatuta, hazkundea % 1,6koa izan da.
Erredakzioa
Espainiako ekonomia % 0,5 hazi da uztaila eta iraila bitartean, barne eskariaren igoeraren ondorioz, Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera. Halaber, familien kontsumoa % 2,7 hazi da.
Aurreko urteko epe berarekin alderatuta, hazkunde ekonomikoa % 1,6koa izan da; aurreko hiruhilekoan, berriz, urte arteko hazkundea % 1,3koa izan zen.
Hazkundean eragin nabarmena izan du barne eskaria hazteak, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren handiagoa izan baita: % 2,2tik % 2,5era igo da. Bestalde, kanpo eskaria % 0,9 jaitsi da.
Bosgarren hiruhilekoz jarraian hazi da ekonomia, eta enplegua % 1,4 igo da azken urtebetean. Guztira, lanaldi osoko 221.000 lanpostu sortu dira urtebetean.