Ekonomia -

Baterako enpresa

Araban beste lantegi bat zabalduko du Tubos Reunidosek

Manubeni enpresa japoniarrarekin aliantza izenpetu du konpainia arabarrak.

Soldadura gabeko tutuak egiten ditu Tubos Reunidosek. Argazkia: tubosreunidos.com
Tubos Reunidos
Soldadura gabeko tutuak egiten ditu Tubos Reunidosek. Argazkia: tubosreunidos.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubos Reunidos enpresa arabarrak ituna lortu du Marubeni-Itochu Tubulars Europe (MITE) enpresarekin, Manubeni-Itochu Steel konpainiaren filialarekin, eta, horri esker, beste lantegi bat zabalduko du Euskal Autonomia Erkidegoan. 30 milioi euroko inbertsioa eta 80 langile bideratuko ditu fabrika berri honetara, Tubos Reunidosek ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Soldadurarik gabeko tutuen fabrikatzaileak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dio gaur enpresa berriaren sorrera: enpresaren % 51 Tubos Reunidosena izango da eta % 49 Marubeni-Itochu Tubulars Europe enpresarena.

2016ko lehen hiruhilekoan hasiko da lanean, eta petrolioa eta gasa aurkitzeko erabiltzen diren OCTG Premium produktuak egin eta merkaturatuko ditu.

Mundu zabalean, Afrikan eta Ekialde Hurbilean batez ere, dagoen produktu horien eskariari aurre egin nahi dio Tubos Reunidosek lantegi berri honekin.

Altzairuz egindako produktuak egin, inportatu, esportatu eta merkaturatzen duen enpresa japoniarra da Marubeni-Itochu. 9.500 langile ditu eta 1,94 bilioi yeneko negozio-zifra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba