Ekonomia -
2015eko aurrekontuak
Espainiko aurrekontuen berediktua emango du Europako Batzordeak
2015 urterako, Espainiaren defizita BPGaren % 4,6ra jaistea espero du Europako Batzordeak.
Erredakzioa
Europako Batzordeak 2015 urterako euroguneko bazkideen aurrekontuei buruzko berediktua emango du gaur ezagutzera. Era berean, EBko kideen desoreka makroekonomikoak aztertuko ditu.
Espainiak, gainerako herrialdeen antzera, urriaren 15ean helarazi zion batzordeari aurrekontuen proiektua. Bi aste beranduago zirriborro guztiak onartu zituela iragarri zuen batzordeak. Txiprek eta Greziak ez dute ekimen horretan parte hartu.
Europar Batzordeak ez ditu denbora honetan ohartarazpena jaso zuten Frantziaren eta Italiaren aurrekontuak zuzendu, ez eta Austriarenak ere. Antza, Austriaren aurrekontuek kontsolidazio fiskalarekin loturiko arauak urratzen ditu. Gainera, Maltari, Esloveniari eta Finlandiari informazio gehigarria eskatu zien.
Espainiaren Kasuan, Europako Batzordeak iaz esan zuen defizita ez betetzeko arazorik ez zegoela. Hori dela eta, desbiderapenik ez egoteko beharrezkoak ziren doitzeak egiteko eskatu zion Madrili. Azaroaren 4ko aurreikuspen makroekonomikoak kontuan izanez gero, batzordeak ohartarazpen bera egin lezake oraingoan ere.
2015 urterako, Espainiaren defizita BPGaren % 4,6ra jaistea espero du Europako Batzordeak. Hala ere, Espainiak ez luke lau hamarrekorengatik batzordeak ezarritako helburua beteko (BPGaren % 4,2).
2016 urtean gauza bera gertatuko litzateke. Urte horretarako desbiderapena % 3 azpitik kokatu behar da, % 2,8an hain zuzen ere. Aurreikuspenen arabera, urte horretan % 3,9ko defizita izango luke Espainiak.
Gainera, Europako Batzordeak alerta-mekanismo txostena argitaratuko du berriz ere. Txosten hori hamaika adierazletan oinarrituta dago eta desorekak izan ditzaketen herrialdeak zehazten ditu.