Ekonomia -

Tasa ekologikoa

Zerga 'berde' bat sortzea proposatu du Eusko Jaurlaritzak

Gasteizko Exekutiboak oraindik “zerga konkretu” bat inposatzea pentsatu ez duela azaldu du Ana Oregi Ingurumen sailburuak.

Ana Oregi Ingurumen sailburua. Argazkia: EFE
Ana Oregi Ingurumen sailburua. Argazkia: EFE
Ana Oregi Ingurumen sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarren eta enpresen artean jokabide arduratsuak bultzatzeko “zerga berdeak” pixkanaka inposatzeko aukera aztertuko du Eusko Jaurlaritzak. Zerga edo tasa mota hori 2020ean zehaztuta izatea espero du Exekutiboak.

Zerga “berde” edo “ekologikoa” Ingurumena 2020 IV. Programan jasota dago. Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Programa onartu du gaur. Ana Oregi Ingurumen sailburuak prentsaurrekoa eman du egitasmoa azaltzeko.

Foru aldundiekin eta udalekin lanean hasteko beharra defendatu du sailburuak; izan ere, gizakiaren ekintzek “ingurumenean kalteak eragiten dituzte”.

Eusko Jaurlaritzak oraindik “zerga konkretu” bat inposatzea pentsatu ez duela azaldu du Oregik. Uraren gaineko kanona gogorarazi du sailburuak. Hala ere, 2020an zerga sistema martxan egotea espero du Gasteizko Exekutiboak.

“Ingurumenari egindako kalteak barneratzea nahi dugu”, adierazi du Oregik. Baina eskumena foru ogasunek eta udalek dutela gogorarazi du sailburuak.

Sei helburu estrategiko eta lehentasuna duten 75 ekintza

Ingurumena 2020 IV. Programak sei helburu estrategiko eta lehentasuna duten 75 ekintza zehazten ditu naturaren kapitala babestu, leheneratu eta zaintzeko. Xedea Euskadik ekonomia lehiakorra izatea da, baina “karbono gutxirekin”, osasuna eta ongizatea babesteko, besteak beste.

Planak haustura hidraulikoaren (“fracking”) arriskuak kontuan hartzen ote dituen galdetu diote kazetariek Oregiri. Eusko Jaurlaritza kontrolekin “oso zorrotza” dela erantzun du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Gastu publikoa