Ekonomia -
Arrantza
EBk akordioa lortu du 2015erako arrantza kuoten inguruan
Besteak beste, iparraldeko legatzaren arrantza % 11 igotzea adostu dute; antxoarena, berriz, % 46 igoko da, 25.000 tonara.
Erredakzioa
Europar Batasuneko herrialdeek akordioa lortu zuten atzo, 2015erako arrantza kuoten inguruan. Oro har, albiste onak ekarri ditu euskal arrantzaleentzat. Izan ere, legatza kuotak gora egingo du Gran Solen eta Bizkaiko golkoan, % 11 alegia (25.461 tona). Ur eremu horretan zapoa eta itsasoilarrarenak berdin mantendu dituzte Europar Batasuneko ministroek.
Hala ere, Kantauri Itsasoan, aurtengo datuekin alderatuta, %15 murriztu dute legatza kuota, %26 txitxarroa eta %39 itsas-oilarra. Zapoa % 14 igo dute.Antxoa-harrapaketak zenbatzeko urte naturala erabiliko da 2015ean, eta hurrengo urtean 25.000 tona antxoa, hau da % 46 gehiago arrantzatzeko aukera izango da. Kantauri itsasoko arrantzaleek kuota horretatik zatirik handiena harrapatu ahal izango dute, 22.500 tona hain zuzen. Zapoa eta itsas oilarrean, kuotak mantendu dituzte.
Espainiako Gobernuaren eskari nagusietako bat zen iparreko legatzaren kuota % 26 handitzea (Sole Handia itsasgune edo arrantza-gunean eta Iberiar penintsulako uretan), baina Europar Batzordeak % 4 murriztea proposatzen zuen.
'Negoziazioak oso ondo joan dira'
Tejerina ministroaren arabera, ‘’oso ondo’’ joan ziren negoziazioak atzoko bileran. Hala, mahai gainean zauden 39 kuoten artean, 14rako lortu dute zenbatekoa handitzea; beste 14 kuotak aurreko neurriei eusten diete, eta 11tan egon dira murrizketak.
Besteak beste, kuotari eusten diote Gran Soleko apoak eta oilarrak, joan den urteko igoerak egonkortuta. Kadizko Golkoan, berriz, % 10 egingo du gora bokarteak (Bruselak egungo mailari eutsi nahi zion), eta % 15 igoko da zigala (% 10eko murrizketa eskatzen duen Batzordeak).