Itxi

2014/12/18

23:05

Ekonomia

Bilera Madrilen

AHTren plangintza bateratua aurkeztea adostu dute Pastorrek eta Oregik

Erredakzioa

Plangintza urtarrilean aurkeztuko dute. Sustapen ministroak Gipuzkoako eta Bizkaiko tarteen lanak bisitatuko ditu. Plataformako obra guztiak martxan daudela goraipatu du Pastorrek.

  • Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburua. Artxiboko irudia: EFE

    Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburua. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Abiadura handiko trenaren (AHT) gainerako lanen plangintza bateratu bat urtarrilean aurkeztea adostu dute Ana Pastor Sustapen ministroak eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuak, elektrifikazio, segurtasun sistemak eta trenbidearen muntaketa batez ere.

Gainera, Sustapen ministroak Gipuzkoako eta Bizkaiko tarteen lanak bisitatuko ditu. Plataformako obra guztiak martxan daudela goraipatu du Pastorrek, Ministerioak jakitera eman duenez.

Era berean, Ministroen Kontseiluak Atxondo-Abadiño tartearen plataforma eraikitzeko proiektuaren lizitazioa ostiralean onartuko duela aurreratu du Sustapen ministroak. Tarteak 100 milioi euroko aurrekontua izango du.

Forondako aireportua

Bestalde, Forondako aireportua eguneko 24 orduetan erabili nahi duten hegaldiek lau ordu lehenago abisua eman beharko dutela azaldu du Pastorrek. Akordio instituzionala gogorarazi du ministroak. Larrialdiek abisurik eman behar ez dutela gaineratu du.

Bi konpromisoak aplikatzen ari dira dagoeneko. Gainera, Forondara ordutegitik kanpo heltzen diren hegaldiek 24 ordu zabalik ematen dituzten aireportuetako tasa berdina ordaintzea posible izango da Kongresuak onartzen duenean. Ministerioak horretarako konpromisoa hartu zuen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;