Ekonomia -
LTD
Antenak egokitzeko epea luzatzea aztertzen ari da Industria
Espainiako Gobernua prozesuan nahasita dauden eragileekin "hitz egiten" ari direla esan du Santamariak
Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak baieztatu duenez, Industria Ministerioa eraikinetako antenak egokitzeko epea luzatzea aztertzen ari da. Izan ere, 2015eko urtarrilaren 1erako ez dira guztiak prest izango.
Ministro Kontseiluren ostean egindako prentsaurrekoan, prozesuan nahasita dauden eragileekin "hitz egiten" ari direla esan du Santamariak, dena "modu onenean" egiteko.
Herritarrak urriaren 26an hasi ziren LTD kanalak berriz sintonizatzen, dibidendu digitalaren liberalizazioaren ondorioz, eta eraikin askotan antena ere egokitu behar dute.
LTD kateek 800 MHz-ko banda libre utzi behar dute, 4G operatzaileek leku hori hartzeko. Horregatik egokitu behar dira antenak.