Ekonomia -
Eztabaida
2015eko Aurrekontuak onartuko dituzte gaur Legebiltzarrean
EAJren eta PSE-EEren arteko akordioari esker onartuko dute Urkulluren Gobernuaren egitasmoa.
EITB.EUS
Eusko Legebiltzarrak 2015eko Aurrekontuak onartuko ditu gaur, goizeko 9:30etatik egiten ari diren osoko bilkura berezian. eitb.eus zuzenean jarraitzen ari da eztabaida.
EAJren eta PSE-EEren arteko akordioari esker onartuko dute Urkulluren Gobernuaren egitasmoa.
PSE-EEko sei legebiltzarkidek Aurrekontuaren alde bozkatuko dute, eta gainerako ordezkariak abstenitu egingo dira. Sei boto horiek nahitaezkoak dira Aurrekontuak onartu ahal izateko, PPk aurkako botoa emango zuela iragarri ondoren.
Hortaz, proiektuak aldeko 33 boza jasoko ditu gaurko bilkuran (EAJren 27 eta PSE-EEren sei). EH Bilduk, PPk eta UPyDk, berriz, aurkako botoa emango dute.
Bilkura 9:30ean hasi da. Aurrekontu proiektua aurrera aterata, 10.639 milloi euroko inbertsioak eta gastuak ahalbidetuko dira 2015ean Euskal Autonomia Erkidegoan. Hamar euro bakoitzetik 7 arlo sozialera bideratuko dira.