Ekonomia -

2015erako aurreikuspena

Laboral Kutxak 'zuhurtzia' eskatu du, 'krisia ez baita amaitu'

Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa Zerbitzuen arduradunak deflazio egoera bat baztertu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa Zerbitzuen arduraduna ustezko susperraldi ekonomikoaren aurrean “zuhurtzia” mantentzearen alde agertu da. “Irteerako bidean egon arren, krisia ez da oraindik amaitu”, esan du. Deflazioa ere baztertu du Madariagak, “kontsumoa eta inbertsioa gorazko bidean baitaude”.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan Greziako hauteskundeak ere hizpide izan ditu. “Ezegonkortasun egoera sortzen dute, irabazten duen alderdiak aldaketak egin nahi izanez gero, merkatuak beldurtu egiten dira”, gaineratu du.

“Zuhurtzia” mantentzearen alde agertu da Madariaga. “Arazoak ez dira amaitu eta krisia ez da amaitu, baina irteerako bidean gaude”, zehaztu du.

“Zor publiko eta pribatu handia dugu, BPGaren hirukoitza zor dugu. Zor horren ordainketa apurka egingo da”, zehaztu du. “Merkatuak, gainera, onartezina den langabezia tasa du, beraz, krisitik atera garela esan ahal izateko bide asko dugu oraindik egiteko. Hala ere, baikorrak izan behar dugu, urte berriak itxura hobea baitu”, esan du.

Deflazioa ere hizpide izan du Madariagak, eta horrelako egoerarik ez dela izango uste du. “Kontsumoa eta inbertsioa gorantz doaz, eta prezioek modu neurtuan gora egitea izango litzateke zentzuzkoena”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Laboral Kutxa albisteak Ekonomia albisteak