Ekonomia -

Ontziolak

La Navalek beste kontratu bat lortu du, 'offshore' ontzi bat egiteko

Bi urteko lan-zama ekarriko du kontratuak. Hilabete hasieran, bi ontzi egiteko beste kontratu bat sinatu zuen ontziolak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Naval ontziola bizkaitarrak beste kontratu bat sinatu du, DEME konpainia belgikarrarentzat offshore ontzi bat eraikitzeko. 2017 urtean entregatu beharko dute.

Ontziari Living Stone izena jarriko diote, eta "ekologikoa" izango da. Motor bikoitzak izango ditu, eta erregai eta olio biodegradagarriak erabiliko ditu.

DEME taldeak 4.500 langile ditu, eta, iaz, 2.500 milioi euroko negozioa kudeatu zuen.

Hilabete hasieran, La Navalek beste kontratu bat sinatu zuen Van Oordn Herbeheretako konpainiarekin, bi ontzi egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak Ekonomia berriak Construcciones Navales del Norte