Ekonomia -
Kaleratze hitzartuak
Beste 800 lanpostu deuseztatuko ditu Air France konpainiak
Borondatezko kanporatzeak aurrera eramateko plana langileen ordezkariei aurkeztuko diete otsaileko lehen hamabostaldian. Murrizketak Air France konpainiari eta haren filialei eragingo die bakarrik.
Erredakzioa
800 bat lanpostu deuseztatuko dituela iragarri du Air France konpainiak. Hala ere, murrizketa kaleratze hitzartuen bidez egingo duela zehaztu du. Udaren amaieratik konpainiaren diru-sarrerek behera egin dutela argudiatu du Air France erabakia hartzeko.
Lehenago ia 8.000 lanpostu deuseztatu zituen Frantziako konpainiak. 96.000 langile ditu orain.
Borondatezko kanporatzeak aurrera eramateko plana langileen ordezkariei aurkeztuko diete otsaileko lehen hamabostaldian. Murrizketak Air France konpainiari eta haren filialei eragingo die bakarrik. Honenbestez, Air France-KLMri ez dio eragingo.