Ekonomia -
Kontzentrazioa
Kontzentrazioa deitu dute Boroan, langile baten heriotza salatzeko
ELA, LAB, Hiru eta STEE-EILAS sindikatuek kontzentrazioa deitu dute astelehen honetan, 12:30ean, Boroako industrialdean.
Erredakzioa
ELA, LAB, Hiru, STEE-EILAS sindikatuek kontzentrazioa deitu dute astelehen honetarako, 12:30ean, Amorebieta-Etxanon ostiralean hildako langilearen heriotza salatzeko.
Ezbeharra ostiral eguerdian gertatu zen Forest Trafic enpresan, Boroako industrialdean, eta istripuan 62 urteko argiketari bat hil zen.
Protestaren deitzaileek doluminak eta elkartasuna helarazi dizkiete hildakoaren senideei eta lankideei, bai hildakoak lan egiten zuen azpikontratako langileei eta baita istripuaren unean lanean ari zen lantegiko langileei ere. Halaber, istripuaren arrazoiak ikertzea eta balizko erantzukizunak zehaztea eskatu dute.