Ekonomia -
Hamarren bat gehiago
Espainiako ekonomia % 1,4 hazi da 2014an
Espainiako Gobernuak aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago egin du gora ekonomiak. Barne Produktu Gordina ere hazi da.
Erredakzioa
Espainiako ekonomia % 1,4 hazi zen 2014an, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenak baino hamarren bat gehiago, eta Barne Produktu Gordinak ere gora egin zuen (% 0,7, hain zuzen) iazko laugarren hiruhilekoan, Estatistikako Institutu Nazionalak gaur emandako datuen arabera.
Emaitzak datorren otsailaren 26an baieztatu beharko dira, kontabilitate datuak jakitera ematen direnean. Gaur argitaratutakoa betez gero, baina, hainbat urtez atzeraldian izan ondoren, Espainiako ekonomia hazi egin dela erakutsiko lukete datu horiek. Barne Produktu Gordina % 1,2 erori zen 2013an.
Espainiako Bankuak barne eskaera hobetzea eta lehiakortasuna berreskuratzea jarri zituen oinarri gisa helburu hori lortzeko, eta, datuen arabera, aurreikuspenak bete egin dira.
2014ko azken hiruhilekoan, BPGak % 0,7 egin zuen gora, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago.