Ekonomia -

Fitur 2015

Iaz baino % 15 bisitari gehiago igaro dira EAEren Fiturreko standetik

Eusko Jaurlaritzak Fitur turismo azokaren balorazio oso positiboa egin du

Euskal Autonomia Erkidegoak Fitur azokan jarritako erakustokia. Argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoak Fitur azokan jarritako erakustokia. Argazkia: EFE
Mugimendu handia Fiturren Euskadiko standean

1:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz baino % 15 bisitari gehiago igaro dira Euskadik Fitur turismo azokan jarritako standetik, gehienak aurrez Euskadin izandakoak dira eta aurten ere berriz itzultzea espero dute.

Eusko Jaurlaritzak bidalitako ohar batean, 2015eko Fitur turismo azokaren balorazio oso positiboa egin du. Azpimarratu duenez, sektoreko enpresa gehiago gerturatu dira eta horien aktibitatea ere hazi egin da.

Urkulluren Gobernuaren iritziz, "Euskadi momentu turistiko onean dagoela erakutsi du". "Bisitari profesionalen kopurua % 5 hazi da eta sektoreko % 27 enpresa gehiago gerturatu dira, 320 bilera baino gehiago egin diren lan-eremuan posizionatzeko borroka egin duten 70 enpresari esker", gaineratu du.

Bestalde, atzo 18:00ak arte, 16.638 lagunek bisitatu zuten Euskadiren standa. Bisitarien artean egindako inkesta baten arabera, % 68k aurten Euskadira joateko asmoa dute, ihesaldi bat egiteko, gune naturalak ezagutzeko edota gastronomiaz zein eskaintza kulturalaz gozatzeko.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak edizio honetan lorturiko sariak ere nabarmendu ditu: erakusmahai onenaren saria, turismoan kudeaketa ona egiteagatik gobernuei ematen zaien saria eta 48 enpresen kalitatea aitortu duen saria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi