Ekonomia -

EITB

Administrazio Kontseiluak lan-erregulazio txostena kentzea baztertu du

Bilbon izan duen bileran,  EiTBren Administrazio Kontseiluak baztertu egin ditu Eusko Irratiko lan-erregulazioko txostena kentzeko eta zuzendari nagusiari kargua uzteko egindako eskariak.

Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia.
Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia.
Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia.

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Administrazio Kontseiluak lan-erregulaziko txostena kentzeko egin diren bozketak baztertu egin ditu. Apirilaren 29an lortutako akordioa baliogabetzeko botoen bi herenak behar dira, 14 boto gutxienez. Administrazio Kontseiluko kide batzuen eskariz hainbat bozketa egin dira. Kontseiluko kideek ez dute onartu PSEk lan-erregulazio txostena kentzeko egin duen proposamena: 6 kidek eman duen aldeko botoa, 8 abstenitu egin dira eta gainerakoek ez dute parte hartu. Halaber, EH Bilduko ordezkariek lan-erregulazio txostena kentzeko egin duten proposamena ere atzera bota dute. Bozketa honetan 6 kidek eman dute aldeko botoa, 11k kontrako botoa eman dute eta gainerakoak abstenitu egin dira edo ez dute parte hartu.

Kontseilua EiTB Taldeko sozietate ezberdinen plantilla estrukturala aztertu eta negoziatzearen alde agertu da. Bozketa horrek 18 kideren aldeko botoa izan du eta 2 kontrako boto jaso ditu. EiTBren zuzendaritza azterketa hau egitearekin bat dator. Halaber, lan-hitzarmen berriaren barruan elkarrizketa sozialaren eta negoziaketaren aldeko borondatea agertu du. Plantilla estrukturalarekin batera, lan-hitzarmen kolektiboak antolakuntza talde profesional bidez egitea eta eraginkortasuna aztertu behar ditu.

EiTBren zuzendaritza nagusiak, beraz, 2014ko apirilaren 29an bi hereneko gehiengo kualifikatuaz onartutako enplegu deialdi publikoari eutsiko dio, legeari jarraituz. Hartara, legeak dioenaren ildotik, kaleratze kolektiboa gauzatzeko prozeduraren aurreabisua 2015eko urtarrilaren 16an jakinarazi  zen. Neurri hau ezinbesteko tresna juridikoa da 79 langile mugagabe ez-finkoen behin-behineko egoera arautu eta 30 lanpostu amortizatzeko. Auzitegi Gorenak, 2014ko ekainaren 24ko epaiaren arabera, urteetan defendatu duen irizpidea zuzendu egin du. Data horretatik aurrera, Administrazio Publikoak, langile mugagabe ez-finkoak betetzen duen postua amortizatu behar duenean, Langileen Estatutuan finkatutako prozedurari jarraitu behar dio, bai banakako bai taldekako kaleratzeetan. Gorenaren epaiaren ondoren, EiTBk legez kanpo jokatuko luke plaza lortu ez duten pertsonak kaleratze kolektiboaren prozedurari jarraitu gabe kaleratuko balitu.

EiTBko irratietako gaur egungo eta etorkizuneko beharrak bermatuko lituzkeen 49 lanposturako enplegu-deialdi publikoa 2014ko apirilaren 29an onartu zuen EiTBren Administrazio Kontseiluak, plantilla berrantolatzeko neurriak hartzea legalki dagokion organoak hain zuzen ere, eta bozketan bi hereneko gehiengo kualifikatua lortu zuen. EAJ/PNVko sei kontseilariek, EH Bilduren lau kontseilariek, Eusko Ikaskuntzaren, Euskaltzaindiaren eta sindikatuen ordezkariek eta EiTBren zuzendari nagusiak aldeko botoa eman zuten, 14 guztira. PSE-EEko hiru kontseilariak eta Kontsumitzaileen ordezkaria abstenitu egin ziren, eta PPko bi ordezkariek bakarrik eman zuten zuzendaritzak egindako proposamenaren kontrako botoa.

Enplegu deialdi publikoak 5/1982 EiTBren sorrerako Legearen 47. atalaren oinarria betetzen du. Bertan dioenari jarraituz, lanpostua deialdi publiko bidez lortu behar da. Enplegu-deialdi publiko horren bidez, EiTBko zuzendaritza nagusiak berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioa bermatzen dituen aukeraketa prozesua jarri du martxan, Administrazio Kontseiluan adostutakoarekin bat etorriz.

PSE-EEko ordezkariek Administrazio Kontseiluak bozkatzeko egin dituzten proposamenak (Maite Iturbe zuzendari nagusiaren eta Javier Salcedo Giza Baliabideen zuzendariaren kargu uzteak eskatzeko proposamenak, 'lan-erregulazioko txostena elkarrizketa sozialik gabe bultzatzeagatik’) bakoitza bere aldetik bozkatu da. Kontseilua osatzen duten 20 kideren aurrean, Administrazio Kontseiluak zuzendari nagusiak kargua uzteko proposamena baztertu egin du. Proposamen horrek aldeko bost boto jaso ditu bakarrik; beraz, ez du lortu 5/1982 EiTBren sorrerako Legearen 19. atalak eskatzen duen bi hereneko gehiengoa (14).

Halaber, Administrazio Kontseiluak Giza Baliabideen zuzendariaren kargu uztearen aldeko proposamena ere baztertu du. Dena den, emaitza edozein izanik ere, zuzendaritzako kideak izendatu eta kargua uzteko eskumena Zuzendaritza Nagusiarena bakarrik da. Hartara, Administrazio Kontseiluaren eskumenekoa ez den beste edozein bozketak adierazpen izaera hutsa izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea