Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

Lujua: 'Madrildik datorren akordio ororen kontra daude ELA eta LAB'

Bi sindikatuek negoziazio kolektiboa eragin duten "blokeoa" salatu du Confebaskeko buruak eta, horrela jarraituz gero, "hitzarmenak EAEtik kanpo kontrolatuko" direla ohartarazi du.

Lujua, gaurko gosari informatiboan. EFE
Lujua, gaurko gosari informatiboan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua EAEko patronalaren presidenteak gogor jo du ELA eta LAB sindikatuen kontra, espresuki aipatu ez baditu ere. Lujuaren ustez, lan-harremanen giroa "gaiztotu" dute bi sindikatuek eta Madrildik datorren akordio oro, "ona izan arren", baztertzea egotzi die.

"Forum Europa. Tribuna Euskadi" gosari informatiboetan izan da Lujua goizean. Negoziazio kolektiboa eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaia izan ditu hizpide, besteak beste. Sindikatu abertzaleek ez dute azken bileretan parte hartu eta hori salatu du patronaleko buruak.

Lujuaren esanetan, ELAk eta LABek negoziazio kolektiboa "blokeatu" dute eta, ondorioz, lan-harremanak "zailak eta ulergaitzak" dira Euskadin. Ohartarazi duenez, horrela jarraituz gero, EAEn indarrean dauden lan-hitzarmen guztiak "Euskaditik kanpo kontrolatuko dituzte".

Ingurumaria honetan, "denbora gehiago ez galtzeko" deia egin du Confebaskeko presidenteak eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak bi sindikatu horiek gabe  lan egin behar duela defendatu du. Aitortu duenez, dena den, Jaurlaritzak eta Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak  "mahaira biltzeko eginahalak egin behar dituzte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Confebask EAE Espainiako Gobernua Sindikatuen azken ordukoa Enpresak