Ekonomia -
Otsaileko datuak
Urte arteko inflazioa % 0,8 jaitsi da EAEn eta % 1,2 Nafarroan
Bestalde, prezioak % 0,2 hazi dira otsailean EAEn eta Nafarroan, urtarrileko datuekin alderatuta.
Erredakzioa
Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,8 jaitsi da otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera. Urtarrilean, berriz, % 1 egin zuen atzera. Bestalde, urte arteko inflazioak % 1,2 egin du behera otsailean Nafarroan.
Bestalde, prezioak % 0,2 hazi dira otsailean EAEn eta Nafarroan, urtarrileko datuekin alderatuta.
Lurralde bakoitzeko datuei erreparatuz gero, urteko arteko inflazioa % 0,8 jaitsi da Araban eta Bizkaian, eta % 0,7 Gipuzkoan.
Urtarrileko datuekin alderatuta, prezioak % 0,2 hazi dira Araban eta Gipuzkoan, eta % 0,1 Bizkaian. Halaber, 2015eko lehen hilabeteak kontuan hartuta, % 1,6 jaitsi da Araban eta Bizkaian, eta % 1,5 Gipuzkoan.
Espainiako datu orokorrari dagokionez, berriz, % 1,1 jaitsi da otsailean, eta jaitsiera moteldu egin da aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, batez ere, erregaien eta lubrifikatzaileen garestitzea dela eta.
Hala, otsailaren 27an aurreratutako datua baieztatu du gaur Espainiako Estatistika Institutuak. Urte arteko datuak, berriz, azken zortzi hilabeteetako joera negatiboari eutsi dio.