Ekonomia -

Berdelaren kostera

Tapiak Arrantza Ministerioari egotzi dio prezioen jaitsiera

Halaber, aipaturiko ministerioari leporatu dio euskal arrantza sektoreak izandako lehiakortasun galera.

Arantza Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburua Hondarribiko portuan izan da gaur. EiTB
Arantza Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburua Hondarribiko portuan izan da gaur. EiTB
Berdelaren arrantzaldia ona baina laburra da, eta ia etekinik gabea

1:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Espainiako Arrantza Ministerioari egotzi dio prezioen jaitsiera eta euskal arrantza sektoreak izandako lehiakortasun galera. Izan ere, Arrantza Ministerioak ez die baimena eman euskal arrantzaleei aurreko hilabeteetan berdela harrapatzeko. "Gauzak ezin dira aurten bezala egin", azpimarratu du, eta Madrilek beste erkidegoetako ontzi batzuen interesak lehenetsi dituela salatu du.

Tapiak Hondarribiko portura joan da gaur goizean, Bittor Oroz Nekazaritza eta Arrantza sailburuordearekin eta Leandro Azkue Arrantza zuzendariarekin batera, berdelaren kosteraren nondik norakoak bertatik bertara ikusteko.

Hondarribiko kofradiako kideekin elkartu da, eta portuko instalazioak bisitatu ditu. Han zegoela, arrantzaleek arraina nola deskargatzen zuten ere ikusi du. Tapiaren esanetan, arrantza sektorearen kezka nagusiak hauek dira: berdelaren prezioaren jaitsiera eta lehendabiziko antxoa aleak portura heltzen ari direla.

Berdelaren prezioa jaitsi egin bada ere, berdelaren kostera "ondo doa eta Hondarribian diharduten arrantza-ontziek berdel kuotaren % 80 harrapatu dute dagoeneko", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Arrantza kanpaina azken ordukoa