Ekonomia -

Otsailean

Bidaiarien sarrerak hazi egin dira hoteletan, otsailean

Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera, % 6ko igoera izan da otsailean.

Ostatuak Bilbon
Ostatuak Bilbon
Ostatuak Bilbon

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetan erregistratutako bidaiarien sarrera kopurua % 6 hazi da otsailean. Guztira, 136.273 bidaiari etorri ziren EAEra, aurreko urteko hil berean baino 7.667 gehiago.

Eustat Euskal Estatistika erakundeak gaur emandako datuen arabera, bidaiari-sarrerak %0,3 gehitu ziren Araban, %4,8 Gipuzkoan eta %8,5 Bizkaian.

Bestalde, guztira 236.803 gaualdi zenbatu zituzten otsailean, aurreko urteko epe berean baino % 8,1 gehiago (17.809 gaualdi gehiago).

Bisitarien jatorriari erreparatuz gero, estatuko bidaiariak % 4,8 hazi dira otsailean eta atzerrikoak, berriz, % 9,3.

Batez besteko egonaldia 1,74 egunekoa izan da otsailean (2014an 1,70ekoa zen).

Okupazioari dagokionez, tasarik handienak aste bukaeretan izan dira (% 42,7). Asteko egunetan, ostera, okupazioa batez beste % 27,7koa izan da.

Landa ostatuak

EAEko landa ostatuetan % 12,8 bidaiari gehiago erregistratu ziren otsailean (4.044 guztira) eta gaualdi kopurua % 16,4 hazi zen (8.931 orotara). Lurraldez lurralde, bidaiarien sarrera kopurua jaitsi egin zen Araban (% 8,5) eta Bizkaian (% 12,8), eta Gipuzkoan % 36 igo.

Atzerritik etorritako bidaiarien kopurua % 13,2 jaitsi da eta estatuko bidaiarien zifra, berriz, % 14,7 hazi.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2014ko otsailaren aldean: duela urtebete 2,14 egun; aurtengoan 2,21.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi albisteak EAE Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Turismo-apartamentuen albisteak Eustat