Ekonomia -

2014

523 milioi euroko iruzurra antzeman du Bizkaiko Ogasunak

Iruzur kopururik handiena BEZan antzeman dute, ondoren bazkun-zergan eta PFEZan. Gainera, ustezko 13 delitu igorri zizkion Haziendak Fiskaltzari 2014an.

523,8 milioi euroko iruzurra Bizkaian

1:13

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

523,8 milioi euroko iruzur fiskala antzeman zuen Bizkaiko Foru Ogasunak 2014an, 2013an baino % 12 gehiago. Gainera, ustezko 13 delitu igorri zizkion Haziendak Fiskaltzari.

Batzar Nagusietako Ekonomia Batzordean datuak azaldu ditu gaur Jose Maria Iruarrizaga (EAJ) Bizkaiko Ogasun diputatuak. Legealdiko azken batzordea izan da. Aldundiak iruzur fiskalaren aurkako borrokan iaz aurrera eraman zituen ekimen nagusiak jakitera eman ditu Iruarrizagak.

523,8 milioi euroko iruzurretik, zenbatekorik handiena BEZan antzeman dutela azaldu du Ogasunak, 303,9 milioi euro, alegia. Hurrengoak zerrendan bazkun-zerga (91,2 milioi euro) eta PFEZ (83,6 milioi) agertzen dira.

Antzemandako iruzurra Gizarte Ekintza edo Herri Lan eta Garraioko aurrekontua baino handiagoa dela azpimarratu du Iruarrizagak. Aurrekontu-sail handienak dituzten arloak direla goraipatu du diputatuak.

13 delitu fiskal

Iaz Fiskaltzari igorri zizkioten ustezko 13 delitu fiskaletatik, zazpi BEZari dagozkio, hiru sozietate-zergari, bakarra PFEZi eta bik agiriak faltsutzearekin zerikusia dute. Guztira, 7,1 milioi euroko iruzurra suposatzen dute.

Gainera, iaz bost sententzia irmo izan ziren. Horrela, auzitegiek delituen egileak zigortu zituzten. Guztira, 13 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten.

Iruarrizagak zehaztu duenez, Bizkaiko Ogasunak 2.000 milioi euroko iruzurra antzeman du lau urteko legealdian.

Bestalde, iaz Bizkaiko Haziendak 79 milioi datu partekatu zituen gainerako lau ogasunekin (Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Estatuko Hazienda).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Iruzurrak berriak