Ekonomia -

Eguneko albisteak

Martxoaren 31ko albisteak

Asteartea hasi aurretik irakurri behar dituzun bost albisteak laburbildu ditugu.

I.G.-D.P.| EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espero baino hazkunde handiagoa EAEn

Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera % 2,3 haziko da aurten Euskal Autonomia Erkidegoa. 2007az geroztik izan duen hazkunderik handiena litzateke. Orain arte aurreikusitakoa baino sei hamarren gehiago haziko da EAEko ekonomia, eta horri esker 20.000 lanpostu berri inguru sortuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Langabezia tasa, berriz, % 13,7ra jaitsiko da aurten. Bestalde, Nafarroa krisia gainditzeko ?irteera postuan? utzi duela esan du Yolanda Barcina presidenteak Parlamentua desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua sinatzeko ekitaldian.

Katalunia, independentziarako bidean

Katalunian, Artur Masek eta ERCk independentziarako 'ibilbide orria' adostu zuten atzo, betiere irailaren 27ko hauteskundeetan ?gehiengo nahikoa? lortzen badute abiatzeko. Hala gertatzen bada, independentzia 18 hilabetean gauzatzeko plana hasiko dute. Horren ildotik, Konstituzio proiektua 10 hilabeteko epean aurkeztuko lukete. Uniok eta CUPek ez dute bat egin akordioarekin.

Artur Mas Oriol Junqueras Carme Forcadell ANC. Elecciones plebiscitarias Cataluña Katalunia. EFE

Artur Mas Oriol Junqueras Carme Forcadell ANC. Elecciones plebiscitarias Cataluña Katalunia. EFE

Lubitzek jokaera suizidak zituen

Germanwingseko tragediaren ikerketak aurrera darrai. Bart jakin izan dugu Andreas Lubitz kopilotuari tratamendua eman ziotela, jokaera suzidiak zituelako, Dusseldorfeko Fiskaltzak baieztatu duenez. Azken urteetan, Lubitz hainbatetan egon zen bajan, baina ez zion zehaztu enpresari zergatik. Polizia horren historia medikoa aztertzen ari da.

Bien bitartean, erreskate taldeak biktimak identifikatzen eta hegazkinaren bigarren kutxa beltza bilatzen ari dira oraindik.

78 urte Durango bonbardatu zutela

Astearte honetan 78 urte bete dira Durango bonbardatu zutela.

Omenaldi ekitaldia 08:30an hasiko dira. Ordu horretan, lehen aire erasoa egin zuten unean, durangarrek alarma bat entzungo dute. 17;45ean beste bat piztuko dute. Gainera, bi ekitaldi egingo dituzte: lehenengoa eguerdia, eta bigarrena 20:00etan.

LTD frekuentzia zaharrei agur

Gaur itzaliko dituzte dibidendu digitalaren frekuentzian dauden lurreko telebista digitalaren (LTD) kateak. Hori dela eta, antena egokitu ez dutenek edota telebistak berriz sintonizatu ez dituztenek ezin izango dituzte horiek ikusi. 10.000 etxek ez dituzte egin aipatutako egokitzapenak Espainiako Estatuan. Ondorioz, 50.000 eta 100.000 pertsona artean hainbat telebista kate ikusi gabe geratuko dira.

television

television

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur